Haizelurren bezeroek emandako planoen mekanizazioan dihardugu, banaka edo serie txikian eta ertainan.
35 urte badira era denetako piezak mekanizatzen gabiltzala eta honek eman digun jakintzaz baliatuz, mekanizatuaren soluzio orokorra emateko gai gara, lehengaiaren erosketatik hasita, piezan bukaerako prozesuraino.
Gure ingenieritza departamentuan 4 lagunek dihardute piezak sakonki aztertzen, erramintak aukeratzen eta piezak makinetan jartzeko tresneri egokiena diseinatzen, mekanizatzeko prozesuen optimizazioa helburu dutelarik, bezeroen nahiak betetzeko.
Gaur egun gure bezeroak ondorengo sektoreetakoak dira: aeronautika, energiak, makina-erraminta eta burdingintza. Dena den organizazioa irekita eta bizi mantentzen da erronka berriei heltzeko, sektore ezberdinentzat lana eginez edo/eta pieza ezberdinak mekanizatuz, merkatuan etorkizunean sortuko diren beharrei erantzun nahian.